Informazio akademikoa

ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Informazio akademikoa

Etengabe aldatzen ari den ingurune honetan, enpresek errealitate ekonomikoa interpretatzeko eta enpresa-munduan eta haren marketin-jardueran erraz moldatzen jakiteko oinarri sendoa duten profesionalak behar eta eskatzen dituzte.
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Ezaugarriak

  • GRADUAREN IZENA: ENPRESA KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA
  • ADARRA: GIZARTE ZIENTZIAK ETA ZIENTZIA JURIDIKOAK
  • IKASTETXE ARDURADUNA: BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA GANBERAKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA
    – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) atxikitako zentroa (Izen laburtua: CÁMARABILBAO UNIVERSITY BUSINESS SCHOOL)
  • IRAKASKUNTZA MOTA: PRESENTZIALA
  • ESKAINTZEN DEN PLAZA KOPURUA: 100
  • ZEIN HIZKUNTZETAN EMATEN DEN: GAZTELANIA, EUSKARA ETA INGELESA: Euskarazko talde bat sortuko da, baldin eta gutxieneko eskaera kopuru bat jasotzen bada Gradua hizkuntza horretan egiteko. Programaren barruan, derrigorrez ikasi behar da baita ere alemana edo frantsesa.
  • IKASLEEN DEDIKAZIO MODALITATEA: LANALDI OSOKOA: Hautagaiei ohartarazten zaie jarduera akademikoak (maisu-eskolak, praktikak, tutoretzak, etab.) goizez nahiz arratsaldez izan daiteezkeela eta ikasketak presentzialak direla, beraz, ezin dugu bermatu bateragarri izango direnik beste jarduera batzuekin (lana, hezkuntza edo kirol arloko ekintzak edo beste jarduera batzuk).

Helburuak

Marketin estrategikoaren eta merkataritza-kudeaketaren ezagutza egokia ematea eta gure ikasle guztien curriculumari balio diferentziala eranstea.

Gaitasunak

Hauek dira ikasle gisa eskuratzen dituzun prestakuntza-helburuak eta gaitasunak:

  • CG1: Gauza izatea fenomenoak eta egoerak aztertzeko eta sintetizatzeko.
  • CG2: Gauza izatea proiektuak planifikatu eta antolatzeko, eraginkortasunez zehaztuz xedeak, jomugak, helburuak eta lehentasunak; jarduerak, epeak eta baliabideak ezarriz, eta exekuzioa kontrolatuz.
  • CG3: Gauza izatea ideiak eta kontzeptuak ulertu eta adierazteko, ahoz nahiz idatziz, gaztelaniaz edota euskaraz.
  • CG4: Gauza izatea ideiak eraginkortasunez ulertu eta adierazteko ingeles maila altuan, edozein ingurunetan moldatzeko, eta maila ertaina izatea atzerriko beste hizkuntzaren batean, gutxienez enpresa munduan moldatzeko.
  • CG5: Informazio eta komunikazio teknologiak baliatzea ikasketetan eta testuinguru profesionalean (erabiltzaile mailan), gauza izateko informazio iturrietara sartzeko eta bitarteko gisa erabili ahal izateko komunikatzeko, harremanetarako eta informazioa gordetzeko, bai eta ikasketetarako edo ikerketarako.
  • CG6: Gauza izatea bitarteko desberdinetan informazioa bilatu, aukeratu eta kudeatzeko.
  • CG7: Gauza izatea arazoak konpontzeko sormena erabiliz, alternatibak bilatuz, alternatiba horiek baloratuz eta erabakiak hartuz.
  • CG8: Gaitasun kritikoa eta auto-kritika garatzea.
  • CG9: Gai izatea beste arlo batzuetako adituekin integratu eta komunikatzeko testuinguru desberdinetan.
  • CG10: Gaitasunak garatzea pertsona arteko harremanetarako, modu positiboan harremantzeko eta dibertsitatea eta kultur-aniztasuna aitortu eta errespetatzeko.
  • CG11: Balioa ematea gizartearekiko eta balore demokratikoekiko konpromiso etikoari, justiziatik eta sostengarritasunetik abiatuta, etorkizuneko orientazio global batekin eta, bereziki, ezgaitasunak dituzten pertsonen eta gizon-emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeari.
  • CG12: Autonomia garatzea ikasketan eta zereginetan, eta erantzukizuna lantzea konpromiso kolektiboetan.
  • CG13: Gauza izatea egoera desberdinetara eta ingurune aldakorretara egokitzeko.
  • CG14: Gauza izatea proiektu edo antolakundeak zuzentzeko, eragin positiboa izanez taldearengan, pertsonak integratuz eta pertsonei garatzen lagunduz.
  • CG15: Jarrera egokia izatea proiektuei ekiteko, dituzten arriskuen ezaguera osoarekin eta arduratsuki.
  • CG16: Argi izatea ikasketa prozesua bizitza osoan luzatuko dela.
  • CG17: Antolakundearekiko konpromisoa sendotzea, garapenetik eta etika profesionaletik, kalitatetik eta etengabeko hobekuntzatik abiatuta.
  • CE1: Arazorik gabe erabiltzen jakin finantza, merkataritza eta estatistika ereduetan aplikatu daitezkeen oinarrizko tresna matematikoak.
  • CE2: Ezagutu eta erabili merkataritzako ikerketetan erabiltzen diren eredu estatistikoak.
  • CE3: Arazorik gabe erabiltzen jakin kudeaketara aplikatutako informazio eta komunikazio teknologiak.
  • CE4: Ondo ulertu enpresen antolakuntza eredu desberdinak, ongi bereiziz eremu funtzional nagusiak eta erabaki-esparru garrantzitsuenak.
  • CE5: Identifikatu giza faktoreak enpresan jokatzen duen papera eta gauza izan pertsonen kudeaketako prozesuak deskribatzeko.
  • CE6: Ezagutu ekonomiaren funtsezko kontzeptuak, makro eta mikro eskaletan.
  • CE7: Ongi jakin aztertzen ingurune ekonomikoak, eta jakintza hori baliatu enpresa jarduera zehatzen egokitasunari buruzko erabakiak hartzeko.
  • CE8: Ulertu eta barneratu kontsumitzailearen eta talde sozialen portaera baldintzatzen duten printzipioak eta aldagaiak.
  • CE9: Jakin nola erabili merkataritza edo merkatu ikerketa mota desberdinak, eta gauza izan horiek aplikatzeko eta emaitzak interpretatzeko eta, bide horretatik, erabakiak hartzeko.
  • CE10: Identifikatu araudiek eta legeek enpresen kudeaketan dituzten inplikazioak.
  • CE11: Jakin nola aplikatu kontularitza-prozedurak eta, lortutako informazioan oinarriturik, diagnostikatu enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa.
  • CE12: Gauza izan enpresa txiki eta ertain bateko erabaki ekonomiko-finantzarioak hartzeko.
  • CE13: Ezagutu kostu-kontabilitatearen eredu nagusiak, eta gauza izan eredu horiek enpresa bateko kostu-kontrolari aplikatzeko.
  • CE14: Jakin nola aplikatu kobratzeko eta finantzatzeko formula desberdinak nazioarteko eragiketetan.
  • CE15: Gai izan merkatuak garatzeko estrategiak prestatzeko.
  • CE16: Gai izan erabakiak hartzeko Marketing-mixa (produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa) kudeatzean.
  • CE17: Jakin nola erabili bezeroekiko negoziaketa komertzialaren mekanismoak eta teknikak.
  • CE18: Jakin nola egin enpresa txiki edo ertain baten marketin eta merkataritza plana.
  • CE19: Ongi ulertu enpresa komunikazioko formula desberdinak, bereziki publizitateari eta harreman publikoei dagozkienak, eta gai izan komunikazio kanpaina bat definitzeko edota kontratatzeko.
  • CE20: Identifikatu garraio mota desberdinen berezitasunak eta agente eta operatzaile logistikoen gaitasunak eta gai izan banaketarako plan logistiko bat definitzeko edota kontratatzeko.
  • CE21: Gai izan bezeroak atzemateko edota leialtzeko plan bat diseinatu eta exekutatzeko.
  • CE22: Ezagutu eta jakin erabiltzen teknologia berrietan oinarritutako marketin tresna berriak: harremanetarako marketina, zuzena eta interaktiboa, merkataritza elektronikoa, e.a.

Erakusle nagusiak

Erakusle nagusiak aurkezten ditugu.

SARRERA 2018/2019 2017/2018 2016/2017 2016/2016 2014/2015 2013/2014
Plazen eskaintza 100 100 100 100 100 100
Ikasketan sartu berri den matrikula 85 85 99 81 88 77
Onarpenaren gutxieneko nota 5.02 5.01 5.16 5.04 5.0 5.01
Titulazioaren okupazioa 80.0 82.0 92.0 74.0 83.0 74.0
Lanaldi osoko matrikula duten ikasleen kopurua 297 314 305 294 278 239
IKASKETA 2018/2019 2017/2018 2016/2017 2016/2016 2014/2015 2013/2014
Errendimendu tasa 82.07 83.49 82.83 83.95 87.77 86.62
Arrakasta tasa 84.75 87.02 87.06 86.47 91.89 89.78
Ebaluazio tasa 95.71 95.94 95.13 97.08 95.52 96.48
Egresatuak 67 65 44 64 33 52
Eraginkortasun tasa 86.9 87.79 89.52 88.68 91.05 96.67
Ikasketen batez besteko iraupena 5.06 5.19 4.97 4.79 4.62
Irakaskuntzarekiko gogobetetze-maila 3.86 3.84 3.7 4.03 3.78 3.67
MUGIKORTASUNA 2018/2019 2017/2018 2016/2017 2016/2016 2014/2015 2013/2014
Bidalitako ikasleak, guztira 40 31 36 36 38 26
Jasotako ikasleak, guztira 22 25 15 12 11 19
GRADUAZIOA ETA UZTEA 2014/2015 2013/2014 2012/2013 2011/2012 2010/2011
Bidalitako ikasleak, guztira 56.58 55.56 59.7 55.56 57.95
Jasotako ikasleak, guztira 7.95 15.58 18.48 17.1 17.53
LAN-MUNDUAN TXERTATZEA 2015
Egresatuen gogobetetasuna 7.37
Enplegu tasa 80
Langabezia tasa 5.88
Egokitutako enplegu tasa 81.25

Araudi akademikoa

ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Dokumentazio ofiziala

Kontaktua