Cámarabilbaon ikasi

Gure estiloa

CÁMARABILBAOn ikasi

Unibertsitate Eskolak konpromisoa hartzen du ikasle guztien aurrerabidearekin, bai ikastetxean ematen duzun prestakuntza-aldian, bai gradua lortu ondoren, prestakuntza jasotzen eta enplegua lortzen jarraitzeko.

Cámarabilbao, aukera onena

CÁMARABILBAOn ikasteak hainbat tresna eta metodologia erabiltzeko aukera ematen dizu:

INFORMAZIO GEHIAGO
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Irakaskuntza integrala

Ikastetxeak bere proiektuaren erdigunean jartzen du ikaslea, eta, horrela, prestakuntza-planteamendu integral bat eskaintzen dizu, honako hauek jasotzen dituena:

  • Ezagutza eguneratuak eta enpresen beharrekin bat datozenak
  • Betiere ikuspegi praktiko batekin: “Egiten jakitea”
  • Erreferentziak txertatuz profesionalen esku-hartzeetan eta enpresetara egindako bisitetan
  • Trebetasunak eta balioak garatzea:
  • Ahalegina, erantzukizuna, talde-lana, komunikazioa, …

Ikasketa-planak irakasgai espezifikoak biltzen ditu, baina, horrez gain, jarrera eta trebetasun horiek guztiak zeharka lantzen dira.

  • Diziplina osagarrien erabilera arina
  • Atzerriko hizkuntzak: ingelesa eta alemana edo frantsesa
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Metodologia eguneratuak

Ikasgai gehienak lan praktikoak eginez garatzen dira, kasu batzuetan enpresek beraiek proposatutako lan errealak.

Diziplinartekotasuna: ohikoa da hainbat irakasgai kasu praktiko berean lantzea, ikasleari errealitatearekin bat datorren ikuspegia emateko.

Ikasle zaren aldetik, ikasgai bakoitzeko eskola-aldi osoan ebaluatuko zaituzte, eta hainbat mugarri izango dituzu:

  • Banakako edo taldeko lan praktikoak
  • Proba teorikoak edo praktikoak
  • Aurkezpenak
  • Gelako esku-hartzeak
  • Parte-hartzearen eta jarreraren balorazioa

Arau gisa, azken azterketaren balio-kuota ezin da % 50-a baino handiagoa izan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Tutoretza sistema

Tutoretza-sistema zuri erraztasunak emateko eta ahalik eta ikaskuntzarik onena eragiteko diseinatuta dago. Zalantzak edo zailtasunak hautemanez gero, tutoretzaren ekimena zuk zeuk sor dezakezu ikasle gisa, edo irakasleek, betiere proaktibitatea eta arazoei aurrea hartzea helburu hartuta.

INFORMAZIO GEHIAGO
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Goi-mailako irakasleak

Irakasle guztiek bermatzen dute esperientzia akademiko fidagarria, batez beste 18 urtetik gorako ibilbidea.

Irakasleen % 70ek baino gehiagok beren irakaskuntza-rola eta zuzendaritza-mailako lanbide-jarduera bateratzen dituzte, eta, horrela, enpresen errealitatea, beharrak eta erantzunak helarazten dizkie ikasleei.

Irakasleak ikusi
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Nazioarteko orientazioa

Betidanik, zentro honek ulertu du globalizazioa fenomeno geldiezina eta saihestezina dela aldi berean, eta enpresek, baita ETEek ere, nazioartekotzean benetako erronka dutela.

Aldi berean, prestakuntza egokia duten profesionalentzako aukera paregabea da.

Horrek nazioarteko orientazio nabarmena ekarri du Eskolaren prestakuntza-planteamendu osoan, graduatuak laneratzeko elementu erabakigarria baita.

  • Atzerriko bi hizkuntza sakon ikastea.
  • Ingelesa komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea 3. eta 4. mailako ikasketa-planaren zati handi batean.
  • Espezializazioa “nazioartekotzean eta logistikan”.
  • Nazioarteko enpresa-erreferentziak eta -kasuak etengabe erabiltzea.
  • Nazioarteko programa honek 4. mailako ikasleak izen handiko Europako unibertsitate-zentroetara mugitzea ahalbidetzen du, kasu askotan Europako titulazio bikoitza lortuz.
INFORMAZIO GEHIAGO
ENPRESEN KUDEAKETA ETA MARKETIN GRADUA

Enpresekiko gertutasuna

CAMARABILBAOrekiko lotura garrantzitsua da enpresekin konektatzeko eta ikastetxeko ikasleekin harremanak errazteko orduan.

  • Zuzendarien hitzaldiak
  • Instalazioak bisitatzea
  • Kasu praktikoetan parte hartzea
  • Ikasleei praktikak eskaintzea
INFORMAZIO GEHIAGO

Kontaktua