Aurkezpena

Unibertsitate zentro ofiziala

CÁMARABILBAO University Business School

Bilboko Merkataritza Ganberaren unibertsitate eskola ofiziala 1990ean jarri zen martxan eta 1998an atxiki zitzaion Euskal Herriko Unibertsitateari. Bere helburu nagusia da gure inguruko enpresei hobeto garatzen laguntzea, eta goi mailako profesionalak prestatzen ditu horretarako.

Beraz, zure moduko gazteak prestatzeko proiektu bat da, zu eta zu bezalako beste batzuek profesional eta zuzendaritza-karguen belaunaldi berri bat osatuko duzuelako eta gai izango zaretelako etorkizunean gure enpresak zuzentzeko, gero eta lehiakorragoa eta nazioartekoagoa den merkatu honetan.

Jatorria

Eskola 1990ean sortu zen; urte hartan Ganberak “Goi mailako Marketin Eskola” izeneko proiektua jarri zuen martxan Rekalde Zumarkaleko egoitzan, enpresetan beharrezko zen eta unibertsitateko eskaintza tradizionalak estaltzen ez zuen profil profesionalaren eskaera betetzeko: merkatuen analisi eta garapeneko adituak.

Instalazioak

Bilboko Ganberako prestakuntza-zentroak instalazio hauek ditu: ikus-entzunezko ekipamendua duten 35 ikasgela, Informatikako gela 1 49 ekiporekin, 10 bilera gela, horietatik 8 ekipamendu informatikoarekin, liburutegi 1 – 80 lagunentzako edukiera duen ikasketa-gela, 100 lagunentzako ekitaldi-areto 1 eta Atseden-gune 1.

Zuzendaritza taldea

University Business School

Zuzendaria: Guillermo de la Rica
Irakaslego eta Antolamendu Akademikoko arduraduna: Lara Yáñez
Ikaslego eta Unibertsitate Hedapeneko arduraduna: Ainhoa Baranda
Sustapen eta Onarpenen arduraduna: Nuria Corcobado
Idazkaria: Nerea Casal

Kontaktua