
GRADUAREN BEREIZGARRI BAT
Nazioarteko
programa
Enpresa Kudeaketa eta Marketin Graduaren nazioarteko bokazioaren erakusgarri, ikasleak aukera dauka ikasturte oso bat egiteko Europako beste unibertsitate batean.
Ikasleak aukera du atzerriko bi hizkuntza ikasteko, nazioarteko enpresen kasuak etengabe lantzeko, CUBS-en bertan beste nazionalitate batzuetako ikaskideak ezagutzeko, irakasgai asko ingelesez jasotzeko, e.a. Horregatik, ikasleek sentsibilitate berezia lantzen dute eta interesa pizten zaie beren ikasketen gailurra izango den nazioarteko unibertsitate-esperientzia bizitzeko.
Helburuak
Programak hiru helburu nagusi dauzka:
- 01
Intelektualki eta profesionalki haztea
Gaitasunak hobetzea prestakuntza gehiago jasoz eta irakaskuntza-eredu desberdin bat ezagutzea.
- 02
Atzerriko hizkuntza hobetzea
Aukera paregabea da atzerriko hizkuntza hobeto erabiltzen ikasteko, erabat menperatzeraino.
- 03
Esperientzia pertsonal baliotsua bizitzea
“Erosotasun eremutik” ateratzea, eta egunez egun autonomoki bizitzen ikastea, harreman berriak egitea eta kultura arteko ingurunera ohitzea.
NAZIOARTEKO PROGRAMA
Balio-gakoak
Helburu horietatik abiatuta, CUBS-ekbalio handiko nazioarteko eskaintza sortu du, eta hauek dira bere giltzarri garrantzitsuenak
-
Unibertsitate ezagun batean
Unibertsitateak aukeratzean kontutan hartu da bertako irakaskuntzaren izen ona.
-
Ikasturte osoa
Esperientziak benetako balioa izan dezan, eta ikaslea benetan integratu dadin, programak urtebeteko iraupena izan behar du gutxienez.
-
Koherentzia
Atzerriko ikasketek koherentzia izan behar dute prestatu behar den profilarekin, kreditu gehienak aitortu (baliokidetu) ahal izateko (programaren %80a gutxienez).
Nazioarteko jomugak
Nazioarteko jomugen eskaintza etengabe gainbegiratzen eta handitzen da. Denak daude sartuta ERASMUS programan –Erresuma Batukoak eta Irlandakoak izan ezik- eta, beraz, aukera dago programa horretako laguntzak eskuratzeko.


Bihurtu enpresek galdu nahi ez duten profila
Esaiguzu nor zaren, eta graduari, modalitateei, onarpen-prozesuari eta hurrengo urratsei buruzko zalantzak argitzen lagunduko dizugu.


